sábado, 14 de julio de 2012

Arratsalde bat osotasunean

Lorentzoren konpainiaren faltan, uda honi ez diogu behar bezalako harrera egin. Liburuetatik at mantentzen gaituen urtaro hau, aurrekoekin alderatuz ezberdina izateko grinarekin, milaka ideiari bueltak ematen dizkiegu gure buruetan. Zoritxarrez, beno, nekea dela eta batere ez dugu praktikara eramaten.

Lehiotik begiratu eta euri tantak erortzen dira lerro bertikalak burutuz, gure begien aurrean. Malko gisa sentitzen ditut barnean. Ezinegona. Bularrean etengabe eztutzen den marapiloa apurka- apurka handitzen doa.

"Zoriontasuna bilatu behar dugu", botatzen du batek. "Osotasunean egiteko betebeharra dugu", gaineratzen du beste batek, aurrekoak arrazoia duela adieraziz. Gainontzekook algara artean erantzun ez egonkor bat ematen diogu. Izan ere, esaldi xelebrea dela iruditu zaigu. Hala ere, inork ez du ezta hatzamar bat bera ere mugitzen; nagikeria borroka irabazten ari denaren seinale. Ondorioz, alperkeria nagusitzen da.



Orduan gogoratzeari ekiten diogu... Zeinen zoriontsuak ginen txikitan, hondarrezko gazteluetan bizi diren printzesa gisa jolaten ginenean, inongo kezkarik ez genuenean... Edoizen jostailurekin egiazkoa eta krudela den errealitate honetatik ihes egiteko aukera ematen ziguten, guk asmatutako ametsen munduan murgilduz. Zoriontsu izanez.

Bapatean, zorakeria hutsa irudi dakizuekeen arren, momentu zoragarri hauei men egitea iruditu zaigu. Honetarako, paisaia bat aukeratu eta margozteko gogo biziz, plan ezberdin bat aurrera eramatea erabaki dugu. Bitan pentsatu gabe, margoak hartu eta Sukarrietako kaian exeri gara. Laidako hondartza aurrean dugula arkatzei mugimendua emateari ekin diogu.

Minutuak aurrera egiten duten heinean, magorlari jaioak ez garenaz jabetu gara, baina ume sasoietako zirrara berriro sentitzeko ilusioa ez digu inork kenduko. Arreta eta isiltasuna nabari direlarik, Urdaibaieko paraje polit bat margotzen ari gara.

Iluntzen hasi dela eta gora egin duela konturatu garenean, buelta egin dugu etxera. Azkenean aurkitu dugu bai, horrenbeste denbora bere bila ibili ondoren, osotasuna. PLENITUDIE


<3

No hay comentarios:

Publicar un comentario