miércoles, 25 de abril de 2012

Arazoak konpontzeko makina

Behin lagun batek hauxe aitortu zidan: "Preguntas sin respuesta, problema sin solución".


Arazoak. Arazoak dira, batik bat, idaztera bultzatzen nautenak. Zerbaitek barruan min ematen badit, soltatzeko grina sortzen zait, eta amak baten adierazi zidan bezala idaztea da horiek kanpora ateratzeko modu onena. Zoritxarrez, egunkariak bizigabeak dira eta ez digute inoiz arazook konpontzeko aholkurik emango. Kasu honetan, benetako lagunengana jotzea da aukerarik onena. Haiek guretzat egokiena den bidea erakutsiko digute, nahiz eta honek min emango digun. Beraiek esaten digutenari kasu egiteak ekarriko digun mina da, hain zuzen ere, lagunek esaten diguten bidea ez hartzera eramaten gaituena. Baina kontuan izan behar dugu maite gaituztenek, gure ongizatea baino ez dutela helburu, ez baitute gu sufritzen  ikusi nahi. Batzuetan, guk psikologo lanetan aritzeko joera dugu, gure ingurukoei aholkuak emanez. Paradoxikoki GU gara gero aholkuok jarraitzeari uko egiten diogunak. Egoera arraroa bada ere, honela da, eta beti izango da.


 "Ez dut nire lekua inon aurkitzen" hagitz ezaguna egiten zaizuela iruditzen zait. Guztiok sentitu gara inoiz lekuz kanpo. Soberan. Zer egin momentu hauetan? Gogoratu maite zaituzten lagunak inguruan dituzula. Izarrak bezalakoak dira, ikusten ez dituzun arren beti ondoan izango dituzu; zuri laguntzeko prest.


Inorekin hitz egiteko gogorik ez baduzu ordea, ordenagailu, idaz- makina, arkatz edota boligrafo baten bidez zure arazoak idazteko aukera daukazu. 


Hala eta guztiz ere galdera bat egin nahi dizuet, tabletak, smartphoneak... eta tankerako aparagailuak ditugun belaunaldi honetan ez al du inork arazoak konpontzeko makinarik asmatuko? Ziur beste hainbat tramankulu baino askoz gehiago erabiliko genuela. Oraingoz, bere horretan utziko dut itauna, norbaitek erantzungo didan esperoan...
<3




No hay comentarios:

Publicar un comentario