miércoles, 4 de enero de 2012

Viva Mami Cuba!

Guztiok izan dugu noizbait lekuren bat bisitatzeko gogoa. Munduko edozein txokotan dagoen leku ezkutuena bada ere. Noizean behin bertara joateko gogo bizia pizten zaigu barruan, eguneroko bizitzatik urrun egoteko aukera gisa. Beti betiko aurpegiak ikusi beharrak nekatzen nau. Betiko jendea, betiko lekuak, dena da betikoa. Errutinarekin amaitu eta beste leku batera egingo nuke hegan. Bai. Gainera, bertan geldituko nintzateke hemengoa faltan botatzen dudala konturatu arte.


Niretzat leku berezi hori CUBA da. Karibeko uharte horretan pasatu nituzke nik orduak. Eguraldi ona, hondartza, beroa... zer gehiago eskatu? Baina gehien gustatzen zaidana bertako jendea da. Han gutxirekin konformatzen dira, eta oso jatorrak dira. Beraien azento berezi horrekin hitz egin ostean irribarre batez estaltzen dute aurpegia, eta begietan disdira berezia antzematen zaie. 


Pero lo que me piede eh la salsa, señoreh! Dantza egitea maite duen ni bezalako pertsona bat salsa dantzatzera joango litzateke, bereziki, bertara. Telebistaz ikusten ditut askotan lehiaketak eta harrigarriak iruditzen zaizkit. Gerria mugitzeko duten era berezi hori, gizonak emakumea biraraztea, daramaten soinekoak... guztia gustatzen zait. Orokorrean aretoko dantza guztiak atsegin ditut, eta etorkizun hurbil batean dantza horiek ikasteko akademia batera apuntatzea gustatuko litzaidake. Dantza egitean libre sentitzen naiz eta askatasun hori paregabea da. Nahi dudan moduan, inongo mugarik gabe mugitzeko aukera ematen baitit. Ez dakit ziur, baina amak bultzatu nau dantzaren mundua maitatzea. Izan ere, bera oso dantzari ona da. Antzinerago joz, nire aitona- amonak paso- dobleko hainbat lehiaketako irabazle izendatu izan dituzte gaztetan.



Harira. CUBA maite dut. Eta bertara joateko abagunean badaukat, ez dut inola ere desaprobetxatuko. Ez horixe. Bertako egoera politiko eta ekonomikoa kaxkar xamarra dela badakit. Hala ere, hori ez da oztopoa izango niretzat. Herrialde hartara ihes egiteko ametsa egi bihurtuko dudala ziur nago txikitatik.
<3

No hay comentarios:

Publicar un comentario