viernes, 23 de diciembre de 2011

Gabonak...?¿

Abenduaren 23a. Bihar gabon gaua. Olentzero...



Gaur goizean autobusa hartzeko orduan umeak ikusi ditut ikastolarantz "kaxerita" jantzita. Zer gertatu da ba? Galde egin diot neroni. Gaur eskolako azken eguna da. Gabonetako oporrak hartu baino lehen Gabon Jaia ospatzen da ikastolan. Umeek gabonetako kantak abestu eta gelak atontzen dituzte; ondoren sariak lortuko dituztelarik. Gainera, Olentzero eta Erregeak ere bertatik ibiliko dira.
Dena den, al lio. Bermeoko kaleetan urtero dirdira egiten duten gabonetako argiak falta dira (PNVk utzitako zorrak direla eta... baina ez naiz politikan sartuko... ¬¬). Aurten ezberdina izango da. Honetaz gain, elurra ere falta da. Herri honetan ez da mara- mara erortzen baina gabonetako adierazgarri da eta ez legoke txarto egunen batean esnatu eta guztia zuri- zuri ikustea, ez?
Gabonetako espirituari buruz hitz egin nahi nizuen. Ez naiz etxe guztia apaintzen edota gabon abestiak kantatzen orduak pasatzen dituenetarikoa. Hala ere, nirelako jende gehiago dagoela iruditzen zait. Zergatik ote? Urteak aurrera egiten duten heinean, opariak alde batera utzi eta familiarekin egotea, zein moskor handi bat hartzea dira gabonetan gehien atsegin dituguna. Gainera, unibertsitateko azterketak direla eta ikasten pasatuko ditugu orduak liburutegian. Hauxe da gaur egun dugun gabonetako kontzeptua. Txikitan genuenaren guztiz kontrakoa. Are gehiago, familiako txikia ni naiz, beraz ez dago Olentzeroren istorio hori nori kontatu.
Badago gauza bat urteko egun hauetatik atsegin ez dudana. "Gabonak dira! Poztu aurpegia!" ,"X- ekin haserretu naiz, baina Gabonak dira eta parkatu egingo diot"... Zergatik? Gabonetan pozik egotera eta pertsona leialak izatera behartuta omen gaude? Nire ustez, hau gehiegikeria bat da. Akaso ez al gara urte osoan zehar pozik egon behar? Gabonak dira eta tontotu egin behar gara ala?
Ez ezazue pentsa Gabonak atsegin ez dituen horietakoa naizela. Iragan eta oraineko Gabon kontzeptuaren konparazio bat egitea baino ez da nire helburua.
Zertan bihurtu dira guretzat Gabonak?
Daukazuen kontzeptua daukazuela, ondo pasa itzazue ZUEN ERARA Gabonak :)
<3

No hay comentarios:

Publicar un comentario