Ez naiz ordea oraingoan horri buruz ari. Izan ere, 1937ko apirilaren 26an Gernikako herria bombardatu zuten. 75. urteurrena zela eta Gernikan ekintza ezberdinak egin ziren. Besteak beste, lau minutuko isilune bat burutu zen. Bitartean, sirena batzuen soinuaz Gerra Zibilean igaro zen gertaera latz horren hasiera simulatu zuten.
Harrezkeroztik bizirik jarraitzen duen jendea badago. Hauek Eitb telebistako kateak egin zuen saio berezirako hitz egin zuten. Zubi azpian ezkutatu eta handik dena ikusi zutela aitortu zuten. "Eta duela horrenbeste urte, zuek txikia zinetela geratutakoaz gogoratzen zarete oraindik?" galdetu zien kazetariarik. "Noski! haren moduko ezbeharrak ez dira bizitza osoan ahazten!" adierazi zuten bizirik ateratakoek aho batez.

Ezbehar latz honek zera gogorarazten dit, aitona- amonek hainbatetan kontatzen zizkiguten gerrako istorioak. Zoritxarrez, dagoeneko hilda daude, baina beraien hitzak, kontatzen zuten momentuan jartzen zituzten aurpegiak eta beraien eskuaren dardaren moduko oroitzapenak "ez dira bizitza osoan ahazten!".
Gabonetan, oro har, familia osoa batzen ginen aldietan ziren nagusi istoriook. Osabak hala eskatzen baitzion. Aitonak, haren eskaerari men eginez, ardaoz beterik kopa kolpatzen zuen burdinezko koilara batez hiruzpalau aldiz. Isiltasuna. Orduan aititak, istorioa (historia, kasu honetan) kontatzeari ekiten zion. Gainontzekook, adi- adi entzuten genion.

Garai hartan, beraiek oso gazteak ziren. Alegia, 19 eta 20 urte zituzten. Ondorioz, gobernuaren aginduz, gerran borrakatzeko agindua bete behar zuen. Oso latzak izango ziren ondorioak, bestela. Hainbat izan ziren aitona bizirik atera zen batailak; beste batzuen artean, Ebroko eta Sollubeko batailak modu berezian gogoratzen zituen. "Soldados, disparen!" oihukatzen zuen momentu batzuetan. Harritzekoa bada ere, elkarrizketak ere gogoan zituen.
Harro nago aitonaz. Soldadu talde osotik zen bakarra izan zelako. Behin eta berriz kontatzen zizgun tankerako istorioak, baina inor ez zen horiek entzuteaz nazkatzen. Are gehiago, behin eta berriz kontatzeko eskaria egiten genion.
Egun, ez dago amona, ezta aitona ere. Baina honelako oroitzapenak "ez ditugu bizitza osoan ahaztuko!"
<3